Idoia Besada eta Xabier Artola bikoteak irabazi du Zarauzko Binakako Dantza Txapelketa

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko irailaren 2a

Larraitz Larrañaga eta Amets Amubieta azpeitiarrek bigarren postuan bukatu dute

Bikote Gazteen Txapelketaren ondoren, 16 urtetik gorakoena jokatu zen atzo Modelo aretoan. Bederatzi bikotek hartu zuten parte lehian, eta hauek ere bi fandago eta arin-arin bat dantzatu behar izan zuten oholtza gainean. Idoia Besada pasaitarra eta Xabier Artola irurarra izan ziren garaile.
Sailkapena 1. Idoia Besada (Pasaia) eta Xabier Artola (Irura) 2. Larraitz Larrañaga eta Amets Amubieta (Azpeitia) 3. Ane Urruzola (Lezo) eta Iker Sanz (Lezo) 4. Saio Galarraga eta Julen Murgiondo (Bergara)   Jantzi dotoreenaren saria Idoia Besada (Pasaia) eta Xabier Artola (Irura)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide