Enara Arrizabalaga eta Iker Sarasua, garaileen zapia eta txapelarekin (Aritz Mutiozabal).
Hamabi bikotek hartu zuten parte atzo arratsaldean 16 urte bitarteko Bikote Gazteen Dantza Txapelketan, eta azpeitiarrak eta azkotiarrak osatutako bikoa izan zen garaile.
Euskal Astearen barruan antolatutako egitasmoari Lege Zaharren enparantzan ekin bazioten ere, Modelo aretora lekualdatu behar izan zuten euriagatik. Parte hartzaile guztiek arin-arin eta fandago bana dantzatu zuten, eta epaimahaikideek bikote bakoitzaren erakustaldia baloratu ondoren, Arrizabalaga eta Sarasua izendatu zituzten txapeldun.
Sailkapena
1. Enara Arrizabalaga (Azpeitia) eta Iker Sarasua (Azkoitia)
2. Elaia Elorza eta German Aranburu (Azpeitia)
3. Maider Aginaga eta Iker Belintxon (Lezo)
13 urtez azpikoen saria
Ekine Uzkudun eta Unax Labaka (Errezil)
Jantzi dotoreenaren saria
Maider Aginaga eta Iker Belintxon (Lezo)