Herrikobarra urez gainezka.
Arratsaldeko euri zaparraden ondorioz, hainbat kale urez bete dira, ibilgailuen zirkulazioa oztopatuz. Xabier Txurruka Zarauzko alkateak twitter bidez adierazi du 10 minutuan 8,3 litro euri ur pilatu direla metro koadroko. Euskalmetek ordubetean metro koadroko 29,7 litro bildu direla jakinarazi du.Ondorioz, hainbat eta hainbat gune urez gainezka, Herrikobarra, Vista Alegre eta Zelai Ondoko azpiko pasabidea, esaterako. Horren aurrean, udala egoera konpontzeko lanean ari da, besteak beste, ura xurgatzeko bonbekin. Hainbat kale ere itxita daude lan horiek egin bitartean. Udalak kontuz gidatzeko eta Udaltzaingoaren, Ertzaintzaren eta suhiltzaileen esanei kasu emateko eskatu die herritarrei.
Olaa errekak ere gainezka egin du, eta Abendaño industrialdean uholdeak sortu dira. Alkateak twitter bidez jakinarazi duenez, suhiltzaileek KSB Itur aparkalekutik gizon bat atera dute onik.
Argazki bilduma ikusteko: Zarauzko Hitza
https://youtu.be/oOw6njMERys
https://youtu.be/32ICgXIYKI8