Iaz, Eusko Label produktuekin osatutako pintxoen aurkezpenean
Beste urte batez, Zarautz Basque Label Fest jaialdi gastronomikoa antolatu dute Zarauzko Turismo bulegoak, Zurekin Zarauzko Ostalarien Elkarteak eta Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak. Irailaren 18tik 24ra izango da, eta besteak beste, III. Sagardoen Txapelketa Herrikoiaren finalerdia, Eusko Label produktuekin osatutako pintxoen dastaketa eta kantu potea izango dira.
Ikusi egitaraua lotura honetan.