Senior mutilen arteko partida bat (ZAST)
Saskibaloiak hartu du ostegunetik igandera bitartean Dama eta Beraza arteko eremua. Guztira, 180 taldek hartu dute parte Saski Basque 3X3 Zarautz txapelketan, jatorri ezberdinetakoak: Gipuzkoakoak, Bizkaiakoak, Arabakoak, Nafarroakoak, Errioxakoak, Kataluniakoak eta Herbeheretakoak, besteak beste.
Askotariko mailetako partidak ikusteko aukera izan zuten bertaratu zirenak. Infantilek eman zioten hasiera txapelketari, eta nesken kasuan, Basketbll Girls eta Basket Lovers taldeek "final estua" jokatu zutela adierazi dute antolatzaileek. Lehenbziikoak gailendu ziren, 7-5 eginda. Mutiletan, berriz, "alde handiagoarekin" gailendu ziren New York Knicks taldekoak, 15-7 emaitzarekin hartuta Pirata Team taldea.
Hurrengo egunean, ostiralean, kadete eta juniorren arteko lehia izan zen nagusi. Kadete mutiletan GGG taldea nagusitu zen Iraurgi+1 taldearen kontra (11-8) eta nesketan, berriz, Quexito taldea Mari Carmen taldearen kontra (5-1). Mutilen partida "borrokatua" izan zela azaldu dute antolatzaileek, eta neskek, berriz, maila "oso polita" erakutsi zutela: "Emaitzak ez du jokoan izan zena erakusten".
Junior mutiletan, GVNGGVNTRAPIko taldekideak izan ziren txapeldunak, Aizkorri taldeari "aise" irabazita 17-9 emaitzarekin. Junior neskak senior eta kadete mailetan jokatu zuten, ez zutelako behar adina jokalarik izena eman.
Benjaminen eta alebinen txanda larunbat goizean iritsi zen: benjaminetan ez zen sailkapenik izan eta alebin mutiletan, aldiz, final "benetan estua" jokatu zuten Epic Team eta Aurkari Beldurgarriak taldeek. Lehenbizikoak gailendu ziren, 7-6 eginda.
Asteburuan, seniorrak eta koadrilak
Larunbat arratsaldean senior mailako txapelketaK jokatu zituzten, hainbat mailatan. Gizonezkoen kasuan, Ese Alfonso como mola taldeak bereganatu zuen ESF saria, Dayola taldeari irabazita 14-12 emaitzarekin. Ondorioz, lehenbizikoek 600 euroko saria jaso zuten, eta bigarrengoek, berriz, 300 eurokoa. Zarauztarren artean, De Andres Jordan eta Subjuntiboen maitaleak taldeak izan ziren onenak; haiek heldu ziren final laurdenetara, eta ondorioz, 150 euroko saria eskuratu zuten. "Emakumezkoen artean ere lehia benetan estua izan zen", jakinarazi dute antolatzaileek. Izan ere, nor baino nor aritu ziren Gotzone eta Venimoas a tomar el sol taldeak finalean. "Partida gogor baten ostean, saskiratze bakarrak erabazi zuen norgehiagoka eta Venimos a tomar el solek irabazi zuen, 19-18 emaitzarekin". Surfcamp taldea izan zen onena zarauztarren artean. ZASTek nabarmendu du bi zarauztarrek eta bi Herbeheretako bi lagunek osatutako taldea zela hori. Azken egunean, igandean, aldiz, alebin neskak jokatu zuten. Euria hasi bazuen ere, horrek txapelketari ez ziola eragin adiraezi dute. Hala, maila polita erakutsi zuten: "Finala jaurtikela libreen marratik erabaki zen". Denbora amaitzerako, berdinketa egin zuten Axkoiti eta Dream Team taldeek, eta horrenbestez, jaurtiketa libreekin erabaki zen irabazlea: Dream Teamekoak gailendu ziren. Giroak okerrera egin zuen arratsaldean, eta beraz, koadrilen arteko txapelketa Antoniano kiroldegira lekualdatu behar izan zuen antolakuntzak. Dena den, "giro paregabea" nagusitu zen, eta "final ikusgarria" eskaini zuten Migos Team eta Julian 20 kroketa ezetz taldeek. "Askotariko saskiraketak ikusi ahal izan genituen, tartean 3ko asko". Hala, Migos Teamek irabazi zuen, 16-14 eginda. Igandeko koadrilen arteko partidak izan ezik, gainontzekoak malekoian jokatu zituzten eta hori boluntarioei zor zaiela nabarmendu dute antolatzaileek eta horregatik "txalo zaparrada bat" merezi dutela. ZASTek eskerrak eman dizkie baita ere babesleei, "haiek gabe ez litzatekeelak posible hau guztia", eta nabarmendu dute "beste behin arrakastatsua" izan dela Saski Basque 3X3 Zarautz. Emaitzak, zerrendatuta:- Infantil neskak: Basketball Girls 7-5 Basket Lovers
- Infantil mutilak: New York Knicks 15-7 Pirata Team
- Kadete neskak: Quexito 5-1 Mari Carmen
- Kadete mutilak: GGG 11-8 Iraurgi+1
- Junior mutilak: GVNGGVNTRAPI 17-9 Aizkorri
- Alebin mutilak: Epic Team 7-6 Aurkari Beldurgarriak
- Alebin neskak: Axkoiti 6-6 Dream Team (Dream Team irabazle jaurtiketa librearekin)
- Senior mutilak: Ese Alfonso como mola 14-12 Dayola
- Senior neskak: Venimos a tomar el sol 19-18 Gotzone
- Koadrilak: Migos Team 16-14 Julian 20 kroketa ezetz