Beñat Jauregi 'Fede' Bertsolari Gazteen Lizardi sariketako finalean izango da

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko abuztuaren 28a

Ostiral honetan izango da saioa, Modelo aretoan, 22:00etan hasita.

Beñat jauregi 'Fede' bertsotan, 2015eko Bertso Asteko txepelketan (Aritz Mutiozabal). Joan den ostiralean eta larunbatean jokatu zituzten Bertsolari Gazteen XLI. Lizardi Sariketako kanporaketak, gaztelekuan, eta jada erabakita geratu da finalean ariko den seikotea. Jokin Bergara eibartarra eta Nahia Sasco lekuindarra zuzenean sailkatu ziren, beraien kanporaketetako irabazle izan ondoren. Gainerako lauak puntuazioaren arabera sailkatu ziren, eta horien artean Beñat Jauregi Fede zarauztarra; beste hirurak dira Gemma Urteaga beasaindarra, Joanes Illarregi leitzarra eta Maider Arregi oñatiarra. Finaleko saioa ostiral honetan izango da Modelo aretoan, 22:00etan hasita. Ekitaldi berean XXXIII. Basarri Bertsopaper Lehiaketako saria banatuko dute. Finaleko sarrerak 3 euro balio du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide