Txartela eskuratuz gero, partida guztiak ikusteko aukera izango da.
Errugbiko zaleak fidelizatzea eta ikusle berriak gerturatzea da ZRTek abiatu duen harpidedun kanpainaren helburua. Harpidetzeak hainbat abantaila dituela adierazi dute errugbi taldetik. Esaterako, ez da partidako 5 euro ordaindu beharko; txartela eskuratuz gero partida guztiak ikusteko aukera izango da. Gainera, pintxoa zein taldea animatzeko bufanda jasoko dute harpidetza egiten dutenek.
Prezio bereziak ezarri dituzte familientzat, gazteentzat eta langabe edota jubilatuentzat. Interesa dutenek
https://harpide.zarautzrugby.com atarian egin daitezke harpide, eta informazio osoa jasotzeko, berriz,
info@zarautzrugby.com helbidera idatz daiteke.