Zarauzko Bola eta Toka Txapelketa jokatuko dute irailaren 3an

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko abuztuaren 27a

09:30etik 11:00etara eman beharko da izena, eta ondoren hasiko da lehia. Askotariko sariak banatuko dituzte.

Zelai Ondoko bolatokian jokatuko dute txapelketa Zelai Ondoko Bol&Tok elkarteak antolatuta eta udalak babestuta, Zarauzko Bola eta Toka txapelketa jokatuko dute datorren igandean, gaur zortzi. 09:30etik 11:00etara eman beharko da izena, eta ondoren hasiko da lehia. Askotariko sariak banatuko dituzte. Bolan jokatzen dutenen artean, irabazleak 100 euro eta izen emateen %40 jasoko ditu, garaikurraz gain; bigarren sailkatuak 70 euro eta %30a; hirugarrenak 50 euro eta %20a; laugarrenak 40 euro eta %10a eta bosgarrenak, berriz, 30 euro. Lehen emakumeak eta zarauztarrak ere jasoko dute garaikurra. Tokan, berriz, txapeldunak 60 euro eta %40a eskuratuko ditu; bigarrenak 50 euro eta %30a; hirugarrenak 40 euro eta %20a; laugarrenak 30 euro eta %10a eta 20 euro bosgarrenak. Kasu honetan ere garaikurrak eskuratuko dituzte lehenbiziko emakumeak eta zarauztarrak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide