Omenaldi beroa jaso du Milagros Arrojeriak

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko abuztuaren 27a

Merkatuko emakume baserritarren izenean jaso du Basobeltz baserrikoak banda, Txakolin egunaren barruan.

Milagros Arrojeria, banda jaso ondoren Herritar nahiz bisitari ugari bildu dira gaur eguerdian Lege Zaharren enparantzan, Txakolin eguna ospatzeko. Txakolina dastatzen hasi aurretik, ohi bezala, udalak omenaldia egin dio Basobeltz baserriko Milagros Arrojeriari. Hain zuzen ere, aurten merkatuko emakume baserritarrek egiten duten lana aitortu nahi izan dute, eta Arrojeriak jaso du banda, bere kide guztien izenean. Guztiei eskerrak eman dizkie Arrojeriak. Iazko txakolinarekin topa egin ondoren, Jalgi dantza taldeak Txakolin dantza eskaini du, txistularien laguntzarekin, eta Sebastian Lizasok nahiz Andoni Egañak bertsoak. Bertaratu direnek 23 upategietako txakolina dastatzen zuten bitartean, harri jasotze erakustaldia eskaini dute. Ikusi argazki galeria osoa Zarauzko Hitzaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide