Txinpirin eta Zarautz Txiki abesbatzetan parte hartu nahi dutenentzat deialdia

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko abuztuaren 26a

Zarautz Abesbatzako Txinpirin (LHko 2.mailatik 4.mailara bitartean) eta Zarautz-Txiki (LHko 5. mailatik 17 urtera arte) taldeetan parte hartu nahi dutenek datozen asteetan eman beharko dute izena. Bi egunetan izango da horretarako aukera: irailaren 4ean, astelehenean, edota irailaren5ean, asteartean. 18:00tatik 19:00tara Villa Mundako 2. solairura bertaratu beharko da horretarako.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide