Gaztetxoen surf lehia nagusi asteburuan, Zarautzen

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko abuztuaren 25a

Horren barruan, skate jaialdia izango da bihar arratsaldean, 17:00etatik 21:00etara.

Hirugarren urtez jarraian, Zarautz Pro 4Teens txapelketa jokatuko dute 14 urtez azpiko gazteek bihar eta etzi. Txapelketa Aritz Aranburu surflari zarauztarraren Shelter surf eskolak bultzatu du eta Borghetto inguruan izango da, goizez zein arratsaldez. Lehenbiziko 10 postuetan sailkatzen direnek Aranbururen surf camp-erako plazak lortuko dituzte. Arratsaldean, skate jaialdia Txapelketaren barruan, skate jaialdia jokatuko dute larunbat arratsaldean, Shelterrek, 310 dendak eta HLC enpresak antolatuta. Jam formatuko jaialdia Borghettoko skate parkean jokatuko dute, 17:00etatik 21:00etara, 16 urte artekoen nahiz open mailatan. Askotariko sariak dituzte banatzeko: 500 euro truko onenen artean, eta Jart markaren babesa urtebeterako maila bakoitzeko irabazleentzat. Azzido Domingo disko jartzaileak girotuko du ekitaldia eta Captain Jairock arduratuko da speaker lanetaz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide