Hasi da saskibaloi lehia Zarautzen

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko abuztuaren 25a

Atzo arratsaldeko partidetako bat Atzo eman zioten hasiera Saski Basque 3x3 txapelketari Beraza inguruan. Zarauzko Saskibaloiak eta Euskadiko Saskibaloi Federazioak elkarlanean antolatuta, goizean infantilak lehiatuko ziren, neska zein mutil Arratsaldean, berriz, junior zein kadete mailako neska-mutilen partidak izan ziren. Hona hemen atzoko finaletako emaitzak: Nesketan: Basketball girls 7-5 Basket lovers Mutiletan: New York Knicks 15-7 Pirata team Gaur jarraituko du txapelketak. Arratsaldean junior zein kadete mailako neska-mutilen txanda izango da. Hurrengo egunean, hilaren 25ean, juniorren eta kadeteen arteko partidak izango dira arratsaldean, neska zein mutilenak. Larunbatean, berriz, alebin zein benjamin mutilek hartuko dute parte goizean, eta arratsaldean, aldiz, senior mailakoak, emakumezkoak zein gizonezkoak. Azken egunean, hilaren 27an, alebin eta benjamin mailako nesken partidak izango dira goizean eta, txapelketari amaiera emateko, koadrila mistoak lehiatuko dira, arratsaldez. Ikusi argazki galeria Zarauzko Hitzaren webgunean.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide