Aitor Frantzesena hirugarren Hawaiin

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko abuztuaren 24a

Gallo, lehian hasi aurretik Aitor Frantzesena Gallo Kalifornian izan da asteotan, eta handik joan da Hawaiira, Waikikiko Duke's Ocean Fest itsas kirolen jaialdian parte hartzera. Ash Mixed mailan jokatu du eta atzo izan zen finala. Hirugarren egin zuen zarauztarrak, Mark Formston australiarraren zein Scott Leason estatubatuarraren atzetik eta Dean McSporran estatubatuarraren aurretik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide