Zarauzko EAJren ekitaldi politikoa izango da irailaren 1ean

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko abuztuaren 24a

Iaz bezala, Joakin Landak aurkeztuko du ekitaldia Urtero legez, ikasturte politikoari hasiera emateko ekitaldia antolatu du EAJk. Irailaren 1ean izango da,  19:30ean, itsas pasealekuan, Eguzki Loren parean. Joakin Landa Zarauzko Uri Buru Batzarreko presidenteak aurkeztuko du ekitaldia, eta ondoren Joseba Egibar Gipuzkoa Buru Batzarreko presidenteak eta Andoni Ortuzar Euskadi Buru Batzarreko presidenteak hartuko dute hitza.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide