Saio bikoitza aste honetan, Zarauzko Photomuseumen

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko abuztuaren 22a

Bata, asteazkenean izango da, David Hockneyi buruz, eta bigarrengoa, berriz, Pablo Picassori buruzkoa, ostiralean.

David Hockney Aste honetan bi saio antolatu dituzte Gela kulturaren difusiorako zikloaren barruan. Lehenbizikoa bihar, asteazkenean, izango da. Saio horretan David Hockney artista izango da protagonista. Bigarrengoan, berriz, Pablo Picasso margolariaren figuran zentratuko dira. Bi saioak Photomuseumen izango dira, 18:00etatik aurrera. Ohi bezala, sarrera doan izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide