Zarauzko Zinema pilotalekua txukuntzen hasi dira

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko abuztuaren 22a

Zinema pilotalekua txukuntzen Zarauzko Udalak, Gaztelekuko teilatu berria ezarri ostean, Zinema pilotalekuaren barrualdea txukuntzeko lanei ekin die. Besteak beste, aurreko estalduren erruz sortutako itoginek eragindako hezetasun orbainak margotuko dituzte, frontoiko goi-sarean pilatutako zaborra erretiratuko dute eta fatxadan hautsita dauden kristalak berrituko dituzte hilabete honetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide