Zarauzko Stock Azoka, iaz
Urtero legez, Murkil eta Arkupe elkarteek Zarauzko eta Orioko Stock Azokak antolatu dituzte, hurrenez hurren. Zarauzkoa lau egunez egongo da zabalik, ostegunetik igandera bitartean. Hala, "
kalitatezko produktuak preziorik onenean" eskuratzeko aukera izango da malekoian. 11:00etatik 21:00etara egongo dira zabalik postuak, egunero.
Oriokoa abuztuaren 26an eta 27an izango da, herriko plazan, eta herriko hamahiru saltokietako produktuak erosteko aukera izango da bertan. Larunbatean 10:00etatik 20:00etara izango da azoka eta igandean 10:00etatik 15:00etara.
Stock azokak irauten duen bitartean DJ Aros izango da plazan musika jartzen. Horrez gain, puzgarriak ere izango dira larunbatean. Arkupe elkarteko tabernek ere parte-hartuko dute azokan, Arkupe pintxoarekin. Pintxoa jaten dutenen artean Arkupeko saltokietan gastatzeko 100 euroko txartela zozketatuko dute.
Bestalde, hondartzatik herrigunera joaten direnek Txu-txu trena doan izango dute. Boga-boga tabernan eta Villa Antilla hotelean eskuratu ditzakete txartelak.