Ia 20.000 euro bildu ditu Hotz Zarautzek Errefuxiatu Arterekin

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko abuztuaren 21a

Lau proiektutara bideratuko dute bildutako diru kopurua.

[caption id="attachment_324778" align="aligncenter" width="300"]Hotz Zarautzeko kideak eta sarituak, zozketaren egunean. Hotz Zarautzeko kideak eta sarituak, zozketaren egunean.[/caption]
Errefuxiatu Arte ekimenarekin, guztira 9.786 txartel saldu ditu Hotz Zarautz erakundeak eta, ondorioz, 19.572 euro lortu ditu. Erakundetik nabarmendu dute "albiste benetan zoragarria" dela, eta jakinarazi dute batutako dirua 4 proiektuetara bideratuko dutela, bakoitzera 5.000 euro, zehazki: Cafe-Rits proiektura, Zaporeak proiektura, Salvamento Maritimo Humanitario-ra eta En Red Sos Refugiados-era. Ostegunean egin zuten zozketa Ispilu Arten, eta bertan izan ziren erakunde horietako hainbat kide. Erakundeak eskerrak eman dizkiete zozketan parte hartu duten guztiei. Lotura honetandaude zerrendatuta zozketako irabazleak eta egokitu zaizkien artelanak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide