Ezin izan dute Frantziarekin

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko abuztuaren 20a

Espainiako taldea, artxiboko irudi batean Lehia oso estua izan da Frantzia eta Espainiako taldeen artekoa. Nor baino nor aritu dira ia finaleko partida guztian zehar, Frantziak aurrea hartuz eta gero emaitza berdinduz Mikel Amilibia eta Eneko Goenagaren taldeak. Hala ere, ezin izan dute Frantzia mendean hartu, eta ondorioz, jubenil mailako eskubaloi txapelketako txapeldunorde dira Amenabarreko jokalariak eta bere taldea, txapelketa hasi zenetik partida bakarra galduta. 25-28 galdu dute, eta horietatik 2 gol oriotarrak sartu ditu eta zarauztarrak beste bat.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide