Sanjuandarren trainerua, bandera eta liga irabazi ondoren
Atzo jada erabakita geratu bazen ere, gaur egin da ofizial: San Juan da Euskotren Ligako txapelduna, laugarren urtez. Eguerdian jokatu dute azken jardunaldia, Zarauzko IX. Ikurriñako bigarrengoa, eta 11:14 denboran osatu dute sanjuandarrek estropada, bandera zein liga irabaziz.
Sei segundura iritsi da Hibaika, 27ra Orio eta 37ra Arraun Lagunak. Hona hemen gaurko sailkapena:
- San Juan 11:14,22
- Hibaika 11:20,66
- Orio 11:41,46
- Arraun Lagunak 11:51,44
Gaurko estropada bukatuta, honela geratu da aurtengo Euskotren Ligako sailkapen orokorra:
- San Juan 31
- Hibaika 25
- Orio 16
- Arraun Lagunak 8
Ikusi Zarauzko Hitzaren webgunean gaur goizeko argazki galeria.
Orioko trainerua gaurko estropada amaitu berritan, garaipena ospatzen.
Emakumezkoen ondoren, gizonezkoen lehia hasi dute. Azken txandan, ohorezkoan, tentsioa nabarmena zen Alle Punta inguruan bildu diren Orio arraun taldearen jarraitzaileen artean. ‘Zenbat segundura?’, ‘Hamabi?’, ‘Hamazazpi?', 'Urdaibai eta Orio parez pare’, 'Hau da hau sufrimendua’… zioten azken luzean. ‘
Bideofinish-ak dio Orio izan dela bigarren’ argitu du irratia entzuten ari zen gizonezko batek. Orduan lasaitu dira tentsioak, eta ‘Aupa Orio’ oihuak nagusitu dira.
Oriotarrak bigarren egin dute Zarauzko XL. Estropadako bigarren jardunaldian, baina haiek eraman dute ikurriña,
atzoko jardunaldiko puntuak gaurkoari batuta. 11. aldia da bandera hori irabazten dutena, azkena 2010ean. Hondarribiak irabazi du gaurko estropada, eta Oriorekin orpoz orpo ibili diren bermeotarrek egin dute hirugarren. Hona hemen bigarren jardunaldiko sailkapena:
- Hondarribia 20:14,20
- Orio 20:28,86
- Urdaibai 20:29,14
- Kaiku 20:45,44
- San Juan 20:52,80
- Tiran 20:56,54
- Cabo 20:56,86
- Ares 20:58,18
- San Pedro 21:01,54
- Ondarroa 21:08,96
- Zierbena 21:15,98
- Astillero 22:05,00
Zarauzko Hitzaren webgunean ikus daiteke Eusko Label Ligako jardunaldiko irudi bilduma.