San Juaneko trainera, agintarien ontziaren ondoan, estropada amaitutakoan.
Euskotren Ligako azken bi jardunaldietako bat jokatu dute gaur arratsaldean Zarautzen: Zarauzko IX. Ikurriñako lehenbiziko jardunaldia. San Juan nagusitu da eta, jardunaldi baten faltan, Euskotren liga berak irabazi du matematikoki, laugarren urtez jarraian.
Hibaikak bigarren egin du, irabazlearengandik 10 segundutara, eta Oriok, berriz, hirugarren, San Juanengandik 28 segundura. Arraun Lagunak sailkatu da laugarren postuan. Hona hemen gaurko sailkapena:
- San Juan 11:41,64
- Hibaika 11:51,42
- Orio 12:09,00
- Arraun Lagunak 12:45,34
- Orio 20:21,52
- Urdaibai 20:36,90
- Hondarribia 20:40,76
- Zierbena 21:07,88
- Kaiku 21:14,42
- San Juan 21:27,30
- San Pedro 21:29,12
- Astillero 21:36,28
- Ares 21:40,56
- Ondarroa 21:44,84
- Tiran 21:49,88
- Cabo 22:03,78
Arraun giroa nagusi Zarautzen
Kolore ezberdinetako elastikoak, zapiak, banderak... hartuta, ehunka arraunzale bildu dira gaur Getaria bidean eta baita Musika plazan ere, bertan jarri baitute gune ludikoa. Ikusi Zarauzko Hitzaren webgunean giroko argazki bilduma.