Zabaleta eta Iribarria sailkatu dira Zarautz Hiriako finalerako

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko abuztuaren 19a

Igandean Bengoetxea eta Albisuren kontra ariko dira, Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan.

Zabaleta, atzoko partidan. Asteartean, Azkoitian gailendu ziren Bengoetxea eta Albisuk badituzte iganderako aurkariak: Zabaleta eta Iribarria. Atzo nagusitu ziren Aspeko pilotariak, Zarautz Hiria txapelketako bigarren finalaurrekoan,  Olaizola II.a eta Imazen kontra, 22-14 eginda. Aritzbatalde pilotalekuan jokatu zuten eta jende andana bildu zen partida zuzenean ikusteko. Final handia bihar izango da, leku berean, 17:00etatik aurrera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide