Orson Wellsen 'La tierra de los vascos' laneko irudi bat
Bihar da Argazkigintzaren Nazioarteko Eguna eta, urtero legez, Photomuseumek hainbat ekitaldi antolatu ditu hori ospatzeko. 11:30ean aurreskua dantzatu eta lore eskaintza egingo diote Louis-Jacques-Mande Daguerreren omenezko monumentuan; ondoren, bertsoak izango dira, eta 12:00etan, berriz, Orson Wellsen bi dokumental eskainiko dituzte: La tierra de los vascos eta La pelota vasca. Era berean, egun horretan ez da ordaindu beharko museoa bisitatzeko.