32-27 nagusitu da Espainiako taldea, Japonen kontra
Jubenil mailako munduko eskubaloi txapelketako orain arteko partida guztiak irabazi ditu Eneko Goenaga zarauztarraren eta Mikel Amilibia oriotarraren taldeak, Espainiak. Atzo lortu zuen azken garaipena, Japonen kontra, 32-27 eginda. Gol bana sartu zuten Amenabarreko jokalariek.
Garaipen horrekin finalaurrekoetarako sailkatu dira. Kroazia izango dute larunbatean aurrez aurre, 17:30etik aurrera. Lotura honetan jarraitu ahalko da partida zuzenean.