HARA! Zarauzko hondartza, surfa egiteko onenetariko guneen artean

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko abuztuaren 17a

Hainbat lagun surfean, Zarauzko hondartzan Eltiempo.es atariak egindako ikerketa baten arabera, Zarauzkoa da surfa egiteko hondartzarik onenetariko bat. Besteak beste, nabarmendu dute kirol hori Zarauzko "egunerotasunaren parte" dela eta, 3 kilometroko hondartza izanik, "jende pilaketak" saihesteko aproposa dela. Halaber, "hasiberrientzako baldintza egokiak" dituela dio ikerketak, eta surfeko taulak alokatzeko nahiz ikastaroak jasotzeko eskaintza zabala duela.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide