Bengoetxea eta Albisu, Zarautz Hiria txapelketaren finalera

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko abuztuaren 16a

Bengoetxea, lehen planoan, Zarautz Hiria txapelketaren aurkezpenean Atzo jokatu zuten Zarautz Hiria esku pilota txapelketako lehenbiziko finalaurrekoa, Azkoitiko Gurea pilotalekuan, andramaixen barruan. Bengoetxea-Albisu eta Ezkurdia-Rezusta bikoteek neurtu zituzten indarrak, eta lehenbiziko bikotea nagusitu zen, 22-15 emaitzarekin. Hurrengo finalaurrekoa hilaren 18an, ostiralean, jokatuko dute Olaizola II.a-Imaz eta Iribarria-Zabaleta bikoteek, Aritzbatalde pilotalekuan, Aste Nagusiaren barruan. Bikote irabazleak atzoko txapeldunak izango ditu aurrez aurre hilaren 20ko, igandeko, partidan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide