Eizmendi, Aiako txapelketa batean.
Laugarren urtez jarraian gailendu zen proban, iaz baino altxaldi bat gehiago eginez, gainera. 16 jasoaldi egin zizkion larunbatean Igeldoko labarretatik hartutako 134 kiloko harri baldarrari. BeƱat Telleria lasartearra eta Mikel Lopetegi
Urra zarauztarra sailkatu ziren haren atzetik, 12 eta 11 aldiz altxatuta harria, hurrenez hurren. Imanol Illarramendi
Kortaberri aiarrak jasoaldi kopuru bera egin zuen, baina Urrak gutxiago pisatzen duenez, laugarren sailkatu zen Kortaberri.
Eskualdeko beste hainbat harri jasotzaile ere lehiatu ziren Igeldoko Harria txapelketan. Xabier PeƱagarikano
Erreuzta aizarnazabaldarrak, esaterako, bosgarren egin zuen, harria 9 aldiz jasota eta Hodei Iruretagoiena
Izeta IV.a zarauztarrak seigarren, 8 jasoaldirekin.