Euren taldeko lehenak

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko abuztuaren 14a

Eneko Goenaga eta Mikel Amilibiaren taldeak Esloveniari irabazita, final zortzirenetako txartela eskuratu dute. Jubenil mailako munduko eskubaloi txapelketa hasi zenetik, ez dute partida bat bera ere galdu. Hori dela eta, euren taldeko liderrak dira.

Espainiako taldea, bosgarren garaipena lortutaJubeni Gaur jokatu dute Eneko Goenagak eta Mikel Amilibiak taldekako faseko azken partida, Esloveniaren kontra. Espainiako taldea nagusitasunez gailendu da, 30-22ko emaitzarekin. Kasu honetan, 3 gol sartu ditu Amilibiak eta beste 2 Goenagak. Garaipen horrekin, D taldeko lider da Espainia, lehenbiziko fase horretan ez baitu partida bat bera ere galdu. Hala, final zortzirenetarako txartela eskuratu du. Hurrengo partidan, C taldeko laugarren sailkatuarekin neurtuko dituzte indarrak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide