Ostegunean egingo dute Errefuxiatu Arteko zozketa

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko abuztuaren 14a

19:00etan izango da, Zarauzko Ispilu Arte galerian.

Artelan bat, herriko denda bateko erakusleihoan.
Uztailean jarri zuen martxan Hotz Zarautz erakundeak Errefuxiatu Arte elkartasun erakusketa eta zozketa, Ispilu Arte galeriakoen laguntzarekin. Guztira, 60 artelan egon dira ikusgai Alde Zaharreko hainbat dendetako erakusleihotan. Artelanekin batera, zozketako txartelak ere jarri dituzte salgai herriko dendetan. Abuztuaren 17an, ostegunean, egingo dute zozketa, notario aurrean. 19:00etan, Ispilu Arte galerian, jakinaraziko dituzte irabazleak, ekitaldi labur batean. Bertan izango dira ekimenean parte hartu duten hainbat artista, eta Hotz Zarautzeko kideek lortutako dirua zein proiektuetara bideratuko duten gogoratuko dute. Erakundeak eskerrak eman dizkiete ekimenean parte hartu duten herritarrei.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide