Irudietan: Eman diote hasiera Zarauzko Aste Nagusiari

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko abuztuaren 14a

12:00etan bota ditu Xabier Txurruka alkateak Aste Nagusia iragartzeko suziriak. Buruhandi, erraldoi eta Galzarra txarangak kaleak girotu dituzte eguerdian. Gaurtik hasi eta igandera bitartean askotariko ekitaldiak izango dira festen barruan. Hona hemen egitaraua: Gaur, abuztuaren 14a. Ama Birjinaren bezpera
  • 19:00. Buruhandi eta erraldoiak trikitilariekin, Lege Zaharren enparantzan.
  • 19:30. Dantzaldia Alaiki taldearen eskutik, Musika plazan.
  • 20:00. Schola Cantorumek abestutako salbea, Santa Maria Real parrokian.
Asteartea, abuztuaren 15a. Ama Birjinaren eguna Asteazkena, abuztuaren 16a. Ama Birjinaren eguna
  • 12:00. Buruhandi eta erraldoiak trikitilariekin.
  • 18:30. Buruhandi eta erraldoiak trikitilariekin.
  • 20:00. Go!azen musika ikuskizuna, Daman.
  • 23:00. Su artifizialak.
  • Ondoren, dantzaldia Ilargi Beltza taldearen eskutik, Musika plazan.
Osteguna, abuztuaren 17a
  • 16:30. Gazteentzako gunea (9-14 urte bitartekoentzat), Lege Zaharren enparantzan.
  • 18:30. Bolaluma, txotxongilo eta antzerki emanaldia, Musika plazan.
  • 22:30. La Guardia eta Javier Ojedaren kontzertua, Daman.
Ostirala, abuztuaren 18a.
  • 09:00. Nekazaritza ekologikoaren Zarauzko XXI. Azoka, Gipuzkoako Biolurren eskutik.
  • 23:00. Zea Mays taldearen kontzertua, Daman.
Larunbata, abuztuaren 19a.
  • 12:00. Estropadak: VIII. Zarautz Arraun Elkartea Ikurriña (KAE 1 Liga)
  • 17:00. Estropadetako gune ludikoa Musika plazan.
  • 18:00. Estropadak: Zarauzko IX. Ikurriña (Euskotren Liga)
  • Jarraian, estropadak: Zarauzko XL. Ikurriña (Eusko Label Liga)
  • 22:30. Golden Apple Quartet taldearen emanaldia.
Igandea, abuztuaren 20a.
  • 11:00. Estropadetako gune ludikoa Musika plazan.
  • 12:00. Estropadak: Zarauzko IV. Ikurriña (Euskotren Liga)
  • Jarraian, estropadak: Zarauzko XL. Ikurriña (Eusko Label Liga)
  • 18:00. Sahara Gara ekimenaren barruan, Sahararen aldeko gunea eta haur jolasak.
  • 19:30. Tribute taldearen emanaldia, Musika plazan.
  • 22:30. Vendetta taldearen kontzertua, Sahara Gara ekimenaren barruan, Daman.
Txupinazoko irudi galeria osoa Zarauzko Hitzaren webgunean dago ikusgai.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide