Mexiko ere mendean hartu dute

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko abuztuaren 12a

Gaur jokatu du Mikel Amilibia oriotarraren eta Eneko Goenaga zarauztarraren taldeak Mexikoren kontra, jubenil mailako munduko eskubaloi txapelketan, Georgian.

Espainiako taldea, Mexikoren kontrako partidan. Espainiako taldeak alde handiarekin irabazi dio Mexikori, 33-18 eginda. Oraingoan ere, bina gol sartu dituzte Amenabar taldeko bi jokalariek. Egun bateko deskantsuaren ondoren, astelehenean izango dute hurrengo partida. Hain zuzen ere, taldekako faseko azken izango da. 12:00etan izango da, Esloveniaren kontra. Lotura honetan jarraitu ahalko da norgehiagoka zuzenean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide