Maiz eta Esnaola nagusi Zaporra txapelketan

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko abuztuaren 11

3. eta 4.postuak erabakitzeko partida, atzo arratsaldean. Atzo jokatu zuten LIII. Patxi Zaporra esku pilota txapelketako finala, eta jende ugari bildu zenFrontoi Txikin lehia bertatik bertara ikusteko. Estua izan zen finala; izan ere, 21na berdinduta heldu ziren, baina azkenean, Urbieta eta Labakari aurrea hartu eta Maiz-Esnaola bikotea nagusitu zen. "Izugarria izan zen", adierazi dute ZKEko pilota sailekoek.
3. eta 4. postuak erabakitzeko partida ere "ona" izan zela nabarmendu dute Pilota sailetik. Hasieran Taberna eta Zangituk aurrea hartu bazuten ere, Jauregi zein Arzelus nabarmendu ziren azkenean, 22-12 eginez.

Ikusi argazki galeria Zarauzko Hitzaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide