80 taldek baino gehiagok eman du izena Zarauzko 3x3 txapelketarako

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko abu. 10a, 17:31

Abuztuaren 24etik 27ra jokatuko dute aurten Saski Basque 3x3 txapelketa, Zarauzko Saskibaloiak eta Euskadiko Saskibaloi Federazioak elkarlanean antolatuta. Duela aste batzuk zabaldu zuten izena ematea, eta dagoeneko 80tik gora talde inskribatu dira. Hala ere, oraindik ere plazak badaudela nabarmendu dute antolatzaileek. Izena eman nahi dutenek ZASTen atarian sartu beharko dute. Webgune horretan dago eskuragarri informazio osoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide