Lumi taldearen kontzertua gaur, Zarauzko Arrano atarian

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko abuztuaren 10a

Arranopola kultur elkarteak abuzturako prestatu duen egitarauko bigarren hitzordua izango da gaur. Donibane Lohizuneko Lumi taldeak zuzenekoa eskainiko du Arrano tabernaren atarian. Nahia Zubeldia abeslariak eta Manu Matthys disko jartzaileak 20:30ean hasiko dute kontzertua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide