Erabakita geratu da Zaporrako finala nortzuk jokatuko duten

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko abuztuaren 9a

18:30ean hasiko dituzte partidak, Zarauzko Frontoi Txikin

Zaporrako jardunaldi bateko irudia Maiz-Esnaola eta Urbieta-Laka bikoteak ariko dira nor baino nor LIII. Patxi Zaporra esku pilota txapelketako finalean. Atzo arratsaldean nagusitu ziren finalerdietako partidetan, Jauregi zein Arzelus (22-12) eta Taberna zein Zangituren (22-17) kontra, hurrenez hurren. Bi bikote horiek hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko lehiatuko dira. Ostegunean izango da hori guztia, Zarauzko Frontoi Txikin, 18:30etik aurrera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide