Abuztuaren 17tik aurrera erosi daitezke Angel Illarramendiren omenezko kontzerturako sarrerak

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko abuztuaren 8a

Kultura sailak antolatuta, Angel Illarramendiren omenezko kontzertua eskainiko dute Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, Donostiako Orfeoiak eta Zarautz Abesbatzak, irailaren 15ean, Aritzbatalde kiroldegian, 22:00etan.Sarrerak abuztuaren 17tik, datorren ostegunetik, aurrera jarriko dituzte salgai, Sanz Enea kultur etxean, 09:00etan. Txartel bakoitzak 10 euro balioko du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide