Jende ugari bildu du Los 40 Summer Live jaialdiak

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko abuztuaren 7a

Jende ugari Los 40 Summer Live jaialdian.
Los 40 Summer Live birak geldialdia egin zuen atzo arratsaldean Zarautzen. Cadena Ser irrati kateak antolatuta eta Zurekin elkarteak nahiz udalak babestuta, hainbat taldek kontzertuak eskaini zituzten Dama pareko agertokian. Maico, Marlon, Ana Mena, Bombai, Bromas Aparte eta Efecto Pasillo taldeek girotu zuten malekoia, eta jende ugari bildu zen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide