Roberto Botijaren erakusketako argazkietako bat.
Gaur zabaldu dute Roberto Botijaren
Denbora etena argazki erakusketa, Photomuseumen.
Egileak azaldu duenez, bere gurasoen etxea hustu beharrak abiarazi zuen argazki bilduma hori, "denboraren joanak sortutako harridura irudikatzeko asmoarekin". "Heriotzak kentzen digun hura eta bizitzan suertatzen zaiguna" omendu nahi izan du erakusketa horrekin.
Irailaren 3ra arte bisitatu ahalko da
Denbora etena, asteartetik igandera, 10:00etatik 14:00etara zen 17:00etatik 20:00etara.