Moda pasarela bihurtuko da Zarauzko malekoia, abuztuaren 5ean

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko uzt. 31a, 13:51

GdM Zarautz Modan ekitaldia izango da, eta herriko 21 dendek hartuko dute parte. 22:00etan hasiko da eta doan izango da sarrera.

Itsas pasealekuan izango da pasarela, larunbatean Lehenbiziko aldiz, GdM Zarautz Modan ekitaldia antolatu dute datorren larunbaterako, abuztuaren 5erako. Moda pasarela izango da malekoian, gauez. Gipuzkoa de Moda elkarteak antolatu du ekitaldia, Murkil dendarien elkartearekin eta Zarauzko Udalarekin elkarlanean. Bertan, Murkileko 19 dendek hartuko dute parte: Ciclos Eizagirre, Charanga, Benetton, Vulcano, Maiur, Mane, Garmen, Dina, Transit, Josune XL Moda, Strategia Bicolore, Pedrosa, Izar optika, Zarautz optika, Itziar Oregi, Leonce, Dody's, Roimi & Mercedes de Miguel eta Atelier Nupcial establezimenduek, hain zuzen ere. Era berean, Indarbi eta Niu Nature arduratuko dira estilismoaz. 22:00etan hasiko da eta sarrera doan izango da.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide