Hunkituta jaso du aitaren eskutik txapela eta Josune emaztearengandik lore sorta Haimar Zubeldia Zarauzko bizilagunak, 37. Donostiako Klasikoa amaitutakoan. Aurreskua egin diote omenaldi gisa (
bideoan ikusgai). 20 urteko ibilbidea itxi eta profesional ibilbideari agur esan berri dio gaur txirrindulariak, eta txalo zaparrada batekin agurtu dute bertaratu direnek.