Haimar Zubeldia 1 zenbakidun dortsala jasotzen. @Mertxe_Beriain
Hasi dute 37. Donostiako Klasikoa. Bauke Mollena taldekideak eman dio 1 zenbakidun dortsala Haimar Zubeldia Zarauzko bizilagunari, eta bera arduratu da lasterketako zinta mozteaz. Zubeldiaren azken lasterketa izango da gaurkoa, erretiroa hartu aurretik. 12:15 aldera helduko dira txirrindulariak Zarautzera, eta Nafarroa kalea gurutzatuko dute.
Donostiako Klasikoaren webgunean jarraitu daiteke zuzenean lasterketa.