Iazko elkarretaratzea Zarauzko hondartzan (Amaia Ventas Aldabaldetreku).
Etxerat Euskal Preso eta Iheslari Politikoen Senide eta Lagunen Elkarteak elkarretaratzeak egingo ditu Euskal Herriko hainbat hondartzatan abuztuaren 6an. Urola Kostan Orioko eta Zarauzko hondartzetan bilduko dira eguerdian, presoen sakabanaketarekin bukatzeko aldarrikatuz. Dispertsioa Stop eta Etxean eta bizirik nahi ditugu lelopean hondartzak batetik bestera hartzeko asmoa dute.
Zarautzen kasuan, elkarretaratzean parte hartuko dutenak Musika plazan elkartuko dira 12:00etan, gero hondartzara joateko.
Elkarretaratzeak deituz gaur goizean Etxeratek prentsaurrekoa egin du Donostian.