Vazquez eta Osa eskuetan kartelak eta itsaskorrak dituztela
Eraso sexistei aurrea hartzeko kanpaina berria jarri dute abian Zarauzko Udaleko Parekidetasun sailak eta Zurekin ostalarien elkarteak. "Jaietan I laket taldearekin batera lantzen dugu arlo hori gazteen artean, baina Parekidetasun sailean pentsatu genuen uda hasieran Zarauzko tabernetan zein kanpinetan mezu hori zabaltzea aukera ona litzatekeela", azaldu du Parekidetasun zinegotzi Gloria Vazquez.
Hala, herriguneko 28 tabernetan—Zurekin elkartekoez gain, beste batzuk ere badira— eta bi kanpinetan 85.000 esku zapi banatuko dituzte, bakoitzean 3.000. Horiez gain, kartelak zein itsaskorrak eman dituzte, azken horiek establezimenduetako komunetan jartzeko. Horietan, eraso sexisten aurkako mezuak zein larrialdi egoeretan deitu beharreko telefono zenbakiak–112 larrialdietarako telefonoa, Ertzaintzarena zein Udaltzaingoarena– agertzen dira. Hemen ez dugu emakumeen kontrako indarkeriarik onartzen leloa baliatu dute, eta Eraso baten aurrean, deitu mezua zabaltzea da helburua.
Izan ere, Vazquezek gogoratu du uda hasi denetik bi sexu eraso gertatu direla herrian, eta arazo horren aurrean zarauztarrek "argi" adierazi dutela ez dutela emakumeen kontrako indarkeriarik. "Horixe bera aldarrikatu nahi dugu kanpaina berri honekin". Eraso horiek gehienetan festa giroan eta gauez gertatzen direla ohartarazi du, eta askotan gehiegizko kontsumoarekin lotuta daudela.
"Emakumeen kontrako indarkeria oro indarkeria matxista dela azpimarratu nahi dut, indarkeria mota berezia dela. Arazo hau gure gizartean errotuta dago, eta aurre egin behar diogu prebentzioaren eta hezkuntzaren bidez zein legeak aplikatuz". Kanpaina berria mezua zabaltzeko eta ikusgarritasuna emateko baliagarria izango dela aurreratu du. Zurekineko kide Mari Luz Osak, bere aldetik, adierazi du elkartea prest dagoela ahal den guztia egiteko halako erasoak saihesteko. "Matxismoa oso sartuta dago gizartean, eta txiki-txikitatik hasi behar da horren kontra egiten".