Aire Zabaleko Pintura Lehiaketa Azkarra egin dute gaur, Zarautzen

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko uztailaren 16a

Artista bat bere margolana sortzen. (Aiora Larrañaga/Hitza)
Artezaleak taldeak antolatuta eta udalak babestuta egin dute gaur Aire Zabaleko Pintura Lehiaketa Azkarra, Zarautzen. 08:45etik 10:00etara mihiseak zigilatu ondoren, Alde Zaharrean banatu dira artisak, sorkuntza prozesuarekin hasteko. Eguraldia lagun, itzalpean jarri dira gehienak, eta herriguneko txoko desberdinak margolanetan jaso dituzte. Ikusi argazki gehiago Zarauzko Hitzan

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide