Bertso txapelketa ibiltaria egin dute gaur Zarautzen, tabernaz taberna

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko uztailaren 15a

Bi gazte bertsotan txapelketa ibiltarian. (Aiora Larrañaga/Hitza) Modelo aurrean hamaiketakoa eginez abiatu dute gaur Bertso Eguna Zarautzen. Ondoren bertso txapelketa ibiltariari hasiera eman diote, eta zortzi taberna zeharkatuko dituzte Motxian bertso eskolako kideek eta bertsozaleek. Bazkaldu ondoren jokatuko dute finala. Motxian bertso eskolako kideak "gustura" dira aurtengo Bertso Asteak izan duen harrerarekin. Gaurko antolatu duten Bertso Egunean ere jendetza bildu da, eta nabarmendu dute "harrera ona izaten duela ekimenak, erantzun oso ona izaten dugu bertsozaleen aldetik". Ikusi argazki bilduma Zarauzko Hitzan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide