Haurren jardunaldia izango da lehenbiziko aldiz Zarauzko Halterofilia Kriteriumean

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko uztailaren 13a

Larunbatean jokatuko dute VI. Jose Mari Illarramendi Saria, itsas pasealekuan, Lecera taberna eta Gurutze Gorriko egoitzaren arteko gunean.

Iazko kriteriumeko irudi bat. ZKEko Halterofilia saileko pultsolariez gain, Sol y Luz, Crossfit Zarautz, Basoa Zarautz eta Crossfit Zurriola taldeko kirolariak lehiatuko dira Halterofilia Kriteriumean. Taldekako txapelketa izango da; bost talde ariko dira, bakoitza lau partaidez osatuta. Era berean, kluben arteko Espainiako Ligarako puntuagarria izango da VI. Jose Mari Illarramendi Saria. Kasu horretan, ZKEko 6 kirolarik osatutako bi talde eta Sol y Luz taldekoek hartuko dute parte. Aurrez, umeentzako jardunaldia izango da lehenbiziko aldiz. Horren helburua da haurrek halterofilia ezagutu eta "giro atseginean kirola egitea". Era berean, txanda eta txanda artean, ZKEko Herri Kirol sailekoen erakustaldia izango da. Hona hemen egitaraua:
  • 15:30-16:30. Haurrentzako jardunaldia.
  • 16:30-17:45. Lehenbiziko txanda.
  • 17:45-19:00. Bigarren txanda. Emakumezkoak.
  • 19:00-19:15. ZKEko Herri Kirol sailekoen erakustaldia.
  • 19:15-20:30. Hirugarren txanda.
  • 20:30-20:45. Sari banaketa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide