Ostiralean hasiko dira Vista Alegreko festak

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko uztailaren 12a

Larunbat eguerdian jokatuko dute penalti txapelketa. Etzi, 18:00etan botako dute jaiak iragartzeko txupinazoa eta hiru egunez askotariko ekitaldiak izango dira auzo horretan: saskiratze eta penalti txapelketa; motor eta patinete lehiaketa; herri bazkaria; sardina jana; zezen txiki zein pottokak; poteo elegantea zein haurrentzako txokolatada. Esteka honetan dago ikusgai egitaraua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide