Argazki bilduma: Kalerkiren azken eguneko hainbat ikuskizun

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko uztailaren 9a

Kalerki Zarauzko XIV. Kale Antzerki Jaialdia atzo bukatu zen, sei emanaldirekin. Arratsaldean, esaterako, hiru ikuskizun ikusteko parada izan zen malekoian. Yeyo Guerrerok Surfer Clown aurkeztu zuen Duke Enea parean, eta, ondoren, Dama parean, bi dantza saio izan ziren: Doos Colectivoren El fin de las cosas eta Marco Vargas eta Chloe Brule bikotearen Naufragio universal. Hiru ikuskizunen argazki bildumak daude ikusgai Zarauzko Hitzan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide