Txaparrotanen bigarren asteburua jokoan da Zarautzen

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko uztailaren 8a

Desertu Txikian atondutako joko eremuetan ari dira jokoan (Aritz Mutiozabal). Joan den asteburuan haurren eta gazteetxoak aritu baziren lehian, oraingo honetan helduak dira nor baino nor dabiltzanak. Guztira, 112 taldek –870 jokalari inguruk– hartuko dute parte gaur eta bihar XIV. Zarauzko Hondartzako Eskubaloi Festan. Partidak jokatzen hasiak dira jada, eta laguntasuneko kirol girorik ez da falta Desertu Txikian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide