San Fermin txikia ospatu dute Zarauzko haurrek

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2017ko uztailaren 7a

https://youtu.be/_lqMYqvkBsA
Jai giroan murgildu dira udaleku irekietako neska-mutilak, San Fermin egunez. Udaletxe aurrean elkartu dira, eta bertan pregoia irakurri eta ereserkia kantatu ondoren, entzierroa egin dute Musika plazaraino. Jarraian, kalez kale ibili dira "bota ura, bota ura!" oihukatuz, eta herritarren baldekadei esker, blai-blai eginda bukatu dute ekitaldia.

Irudietan: Zarauzko Hitza

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide